
2008-04-24 | 16:05:25
Uraren Interpretazio Zentroak banatuko ditu Arkakan arrantza egiteko baimenak
Orain arte Gaztelu Ehiza eta Arrantza Elakrtea arduratzen zen lan horretaz
Arkakako arrantza eskola, Uraren Interpretazio Zentrotik kudeatuko dute hemendik aurrera eta beraz, arrantza eskolan arrantzan egin ahal izateko baimenak bertan banatuko dituzte. Iazko denboraldian zehar Zaldibiako Gaztelu Ehiza eta Arrantza elkartea izan zen Arkaka arrantza eskolako barrutia kudeatu zuena, Gipuzkoako Arrantza Federakuntzarekin batera. Baimenak bestalde Arrese jatetxean banatzen zituzten. Arkaka Uraren Interpretazio Zentroak eguneko 10 baimen banatuko ditu eta asteko egun guztietarako balioko dute, asteartetarako izan ezik, asteartetan ezinezkoa baita barruti horretan arrantzan aritzea. Federatuek zein federatugabeek egin dezakete arrantza eremu horretan, baina batzuk eta besteek ordaindu beharrekoa desberdina da. Federatu helduek 4 euro pagatu behar dituzte eta federatu haurrek euro bakar bat. Federatugabe helduek zein haurrek berriz, 20na euro jarri beharko dituzte.
2008-03-25 | 13:48:01
Karratuk 23:27ko denboran lotu ditu Saturdi eta Larraizko ermitak
Zaldibiarrak marka jarri du honela; datorren urtean hobetzen saiatuko da
Saturdi eta Larraizko ermiten arteko joan-etorria egiteko, 23 minutu eta 27 segundo behar izan zituen atzo Javi Cuadrado 'Karratu' atletak. Datozen urteetarako marka jarri du honela. Eguraldiak ez zuen asko lagundu eta errepidea irristakor zegoen. Hala ere, gustora bukatu zuen proba zaldibiarrak, helburua 24 minututik behera egitea baitzen. Hala ere, datorren urtean ahalegin berri bat egingo duela iragarri zuen Karratuk.
2008-03-18 | 17:23:36
Aizkolari beteranoen saioa eta Karraturen marka ahalegina izango dira Saturdiko festan
Hilaren 24an ospatuko dute jai eguna Saturdiko ermitaren inguruan
Datorren astelehenean, hilak 24, urteroko festa ospatuko dute Zaldibiako Saturdi auzoan. Egun osoko egitaraua antolatu dute, baina aurtengo berrikuntza nagusiak arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango dira. Javier Cuadrado 'Karratu' atletlak marka ahalegina egingo du, Saturditik eta Larraizko ermitara joan etorria korrika eginez. Bitartean, aizkolari beteranoen saioa ere izango da. Arria II eta Joxe Aierbe, Leonzio Gońi eta Altzoren kontra ariko dira, bikoteka.
2008-03-07 | 19:27:25
Juan Mari Olano aske geldituko da 30.000 euroko fidantza ordainduta
Ongietorri ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Askatasunak
Juan Mari Olano Amnistiaren Mugimenduko kidea aske geldituko da, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Askatasunak, «Olanoren kontra hartu dituzten errepresio neurri guztiak» salatu nahi izan ditu, orain arte «erabat bakarturik, isolamenduan» izan baitute. 2007ko irailean atxilotu zuten Olano azkeneko aldiz, Donostian aurrez debekatuta zegoen manifestazio batean parte hartzeagatik. Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Olano atxilotzeko agindua eman zuen. Lehendik auzia irekita duen 33/01 sumarioan baldintzapeko askatasunean zegoen, eta delitu haiek errepikatzea leporatu zioten. Ertzaintzak atxilotu ondoren, Soto del Real espetxean sartu zuten. Handik, Segoviara eraman zuten Olano, eta Askatasunak orduan ere salatu zuenez, isolatuta eduki zuten.
2008-02-19 | 14:18:35
Aralarrek bosgarren zinegotzia hartu ondoren, "hautsitzat" eman dute Zaldibiako udal akordioa
EAE-ANVk "iruzurra" egitea eta "adostasunean oinarritutako udala puskatzea" leporatu dio Aralarri
2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan berdinketa lortu ondoren, Aralarrek eta EAE-ANVk "adostasunean oinarritutako udal akordioa" egin zuten. Honen arabera, alderdi bakoitzak launa ordezkari izango zituen, eta erabakiak aho batez hartuko ziren. Zazpi hilabete ondoren ordea, egoerak okerrera egin du, eta joan den ostiraleko udalbatzan, Aralarrek bosgarren zinegotzia hartu zuen. Patxi Aierbek azaldu duenez, hemendik aurrera ere "adostasunaren bila" jarraituko dute, eta bosgarren zinegotzia "bi aldeak ados daudenean bakarrik" erabiliko dute. EAE-ANVk ordea, "iruzurra" egitea leporatu die. "Herriak emandako hitza ez dute errespetatu, eta ustez kontra dauden alderdien legea aprobetxatu dute bosgarren zinegotzia hartzeko".
2007-11-21 | 11:32:57
Telefono haria lapurtzen saiatu dira Zaldibian bart
Kablea eraman ez duten arren zerbitzua etenarazi egin dute
Bart ere telefono lineako haria lapurtzen saiatu dira Zaldibian, irailetik hona gertatzen den bosgarren gertaera bihurtuz. Oraingoan lapurrek ez dute kablea tokitik eramatea lortu, baina eten egin dute, linea moztuz. Telefonicak zerbitzua gaur egunean zehar berrezarriko duela esan du.
2007-11-14 | 18:18:52
Kable lapurreten eraginak Zaldibian
Dagoeneko lau aldiz lapurtu dute telefonoaren kablea Zaldibian, bertako herritarrak telefono eta internet zerbitzurik gabe utziz. Azkenak, aste honetan bertan izan dira. Gertakari hauen inguruan eta herritarrengan izan duen eragina aztertzeko, Berria egunkariko Lara Madinabeitiak ikus-entzunezko erreportai hau egin du.
2007-11-13 | 19:58:43
Joxepanttoni Mendizabalek 100 urte bete ditu
Sendikoen eta lagunen artean ospatu du gaur mendea
Zaldibiako Saturdi auzoan bizi den Joxepanttoni Mendizabal andereak 100 urte, mendea, bete du gaur, azaroaren 13an. Etxean sendikoen, lagunen eta herrikideen bisita ugari jaso ditu, ongietorri abegitsua eginez denei.
Irteera
Oiangu Parkeko Altamira errekara irteera
ORDIZIA, Ordiziako Altamira auzoan - 2008-05-17
Irteera
Mendi martxa 'Ordizia ezagutuz'
ORDIZIA, Herriko plazatik abiatuta - 2008-05-17
Datua
1.108
mendizale. Ińaki Beitiaren omenezko mendi martxan parte hartu duten lagun kopurua. Horietatik 312 emakumeak izan dira, eta 796 gizonak. Hitza
Aralarko larreen irekiera
Joan den maiatzaren lehenean zabaldu zituzten Aralarko larreak. Dozenaka behi eta behor buru mendian larratuko dira udazkena iritsi bitarte. Ardiak, berriz, beranduxeago joango dira goiko larreetara. Larraitzen festa jendetsua egin zuten larreen irekiera ospatzeko. Hitza
Goierri
Gero eta herri gehiagotan ari dira Bidegorriak egiten. Goierrin ere gero eta sare zabalagoa dago. Erabiltzen al dituzu Bidegorriak? Zure ustez erabilpen egokia ematen al zaie?
Jasotako azken mezua:
Aitor | 2008-04-21
Bidegorriak egiteko errepideak estutu dituzte. Bizikletan joateko oso gaizki geratu dira. Bidegorria...(+)
ZALDIBIA
Zer iruditu zaizu hauteskundeetako berdinketa puskatzeko, herri galdeketa egiteko proposamena?
Jasotako azken mezua:
Horretarako nahi al zuten herri galdeketa? jada ez dute behar, nahiz eta emaitzan berdindu ARALARrek...(+)
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.