
2007-10-10 | 11:24:34
Jauregiren mutil lagunak istripua izan du kartzelako bisitatik bueltan zetorrela
Gasteiz inguruan izan du ezbeharra
Etxeratek jakinarazi duenez, Oskarbi Jauregiren mutil lagunak astelehenean istripua izan zuen, 21.00etan, Soto del Realetik bueltan zetorrela. Autoak kalte material handiak ditu baina Zaldibiko presoaren bikotekideak ez du kalte fisikorik jasan. Etxeratek salatu duenez, "dagoeneko 12 dira sakabanaketa politikak aurten eragin dituen istripuak eta 25 dira ezbehar horiek jasan dituzten presoen senide eta lagunak".
2007-10-02 | 18:51:29
Biharko amaitu nahi dituzte telefonoaren haria jartzeko lanak
Guztira 200 erabiltzaile baino gehiago kaltetu ditu lapurretak
Igandean izandako telefono hariaren lapurretak 200 zaldibiar baino gehiago kaltetu ditu. Herriguneko hainbat etxe eta komertziotan, atzo arratsalderako konpondu zuten arazoa, baina herrigunetik kanpo, hainbat etxetan linearik gabe jarraitzen dute oraindik. Telefonicako langileak dagoeneko hari dira konponketa lanetan, eta enpresatik jakinarazi dutenez, gaur eta bihar artean espero dute haria konpondu eta normaltasunera itzultzea.
2007-09-27 | 14:38:15
Aratz Mendizabalek 4 t'erdiko txapelketa nagusian parte hartuko du
Zaldibiarrak Bengoetxea VIren aurka jokatuko du lehen partida
Gaur goizean aurkeztu dute 4 t'erdiko txapelketa nagusia Bilbon. Guztira, 20 pilotarik parte hartuko dute, 10 Asegarcekoak eta 10 Aspekoak. Txapelketa urriaren 6an hasiko da eta abenduaren 2an jokatuko da finala. Edizio berri honetako berrikuntzen artean dago Aratz Mendizabal zaldibiar gaztea. Final hamaseirenetan hasi beharko du, 'A' multzoan. Aurreneko norgehiagoka, Bengoetxea VI.rekin jokatuko du zaldibiarrak. Gaur bertan egindako adierazpenetan, txapelketarako bere helburua "lan txukun bat" egitea izango dela azaldu du Mendizabalek.
2007-06-18 | 13:21:27
Bi alderdien adostasunak beharko dituen Udala osatu dute Zaldibian
Aralarrek lau zinegotzi hartu ditu eta EAE-ANVrekin adostuta hartu beharko ditu erabakiak
Udal hauteskundeetan Aralar eta EAE-ANV alderdiek bototan berdindu ondoren, azkenean adostasunera iritsi dira bi aldeak, Udala nola gestionatu erabakitzeko. Gaur eguerdiko 12:00etan egin duten udalbatzan jakinarazi dutenez, Aralarrek 4 zinegotzi hartuko ditu; honenbestez, EAE-ANVrekin adostu beharko ditu erabaki guztiak. Bi aldeek, aurrerantzean "adostasuna eta elkarlana" ezinbestekoak izango direla zehaztu dute. Udalbatzan, hainbat herritarrek protesta egin dute gainera, "demokrazia zero" zioten kartelekin. Prentsa eta komunikabide asko gerturatu dira Zaldibiako kasua ezagutzera.
2007-02-13 | 18:41:58
Ahozko epaiketa bukatuta, azken epaiaren zain gelditu dira auzipetuak
Bigarren saioa izan dute gaur Auzitegi Nazionalean Zaldibiako udal talde ohia osatzen zuten 9 kideek
Zaldibiako bederatzi hautetsi ohien kontrako epaiketaren ahozko saioa gaur bukatu da. Orain, auzipetuak epaiaren zain geldituko dira. Jokin Zubeldia Zaldibiako alkate ohiako HITZAri adierazi dionez, Iņigo Iruin abokatuak "lan handia" egin du gaurko saioan, eta "juridikoki epaiketa irabazteko arrazoiak" badaudela nabarmendu du, fiskaltzak ere ez duelako "froga argirik" aurkeztu. Bestalde, Xabier Mendiguren aditu moduan joan da, defentsak hala eskatuta, euskarazko 'seme kutun' eta gaztelaniazko 'hijo predilecto' adieren arteko aldea azaltzera. Bederatzi auzipetuak etxerako bidean dira dagoeneko.
2007-02-09 | 13:24:46
Hasi da Zaldibiako udal talde ohiaren kontrako epaiketa
Fiskaltzak 16 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du auzipetuentzat; AVTk 5 urtekoa
Gaur goizean hasi da Zaldibiako udal talde ohiaren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bederatzi hautetsi ohiei, "terrorismoa goratzea" egozten diete, Hodei Galarraga zaldibiarra "herriko seme kutun" izendatu zutelako. Fiskaltzak 16 urteko kartzela zigorra eskatzen du bederatzi lagunentzat. AVT biktimen elkarteak berriz, 5 urteko kartzela eskatu du.
2007-01-18 | 18:47:25
Gizonezko bat atxilotu dute Zaldibiako enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik
Atxilotua, M.S. izeneko 46 urteko gizonezkoa da
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean, Zaldibiako enpresa batean lapurreta egiten saiatu ondoren. Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, atxilotua, 46 urteko M.S. da. Tolosako Guardiako Espaitegiaren esku utzi zuten gizonezkoa, atzo.
2007-01-10 | 15:51:56
Arrantza eskola ireki dute Arkakan
Ikastaroak eta txapelketak antolatuko dituzte, argindar zentral zaharreko urtegian jarri dute
Gaur egin dute Arkakako Arrantza Eskolaren irekiera ekitaldi ofiziala Zaldibian. Eskola hau, beste bi egitasmo bilduko dituen proiektu baten zatia da. Izan ere, Arkakako gunean uraren interpretazio zentroa eta herriraino joango den herribidea egiteko asmoa dute. Arrantza Eskola egokitzeko lanak egiteko, 268 mila euroko aurrekontua izan dute, zatirik handiena Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri duelarik.
Txotxongiloak
'Hari gaineko karabeta' txotxongilo saioa, ikasleentzat
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-12-03
Ikastaroa
Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.