
2007-10-10 | 11:24:34
Politika
Jauregiren mutil lagunak istripua izan du kartzelako bisitatik bueltan zetorrela
Gasteiz inguruan izan du ezbeharra
Etxeratek jakinarazi duenez, Oskarbi Jauregiren mutil lagunak astelehenean istripua izan zuen, 21.00etan, Soto del Realetik bueltan zetorrela. Autoak kalte material handiak ditu baina Zaldibiko presoaren bikotekideak ez du kalte fisikorik jasan. Etxeratek salatu duenez, "dagoeneko 12 dira sakabanaketa politikak aurten eragin dituen istripuak eta 25 dira ezbehar horiek jasan dituzten presoen senide eta lagunak".
Armiņon eta Gasteiz artean izan zen ezbeharra, N-1 errepideko 336. kilometroan dagoen zubian. Bere aurretik zihoan kamioiari gurpil bat atera zitzaion, errepidean geratu zen eta Oskarbi Jauregiren mutil lagunaren autoak bete-betean jo zuen gurpila.
Ondorioz, autoak kalte material handiak ditu baina Zaldibiko presoaren bikotekideak ez du kalte fisikorik jasan.
Etxeraten arabera, dagoeneko 12 dira sakabanaketa politikak aurten eragin dituen istripuak eta 25 dira ezbehar horiek jasan dituzten presoen senide eta lagunak. Espainiako estatuan preso bat bisitatzera doan pertsonak batez bete 1.264 kilometro egin behar dituela gogoratu du Etxeratek; Frantziako estatuan, berriz, 1.616 kilometro.
Egoera horren aurrean, gizarteari, eragileei eta erakundeei dei egin die euskal preso politikoen eskubideen defentsan konpromisoak hartu eta "hau guztia eragiten ari diren estatu frantses nahiz espainolari presio egiteko" deia luzatu die.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.