
2007-11-03 | 19:41:18
Lapurreta
Telefono kablea lapurtu dute berriz Zaldibian, 700 abonatu zerbitzurik gabe utziz
Bart egin dute lapurreta, 1.000 metro inguru kable ostuz
Hilabetean bigarren aldiz telefono eta internet zerbitzurik gabe geratu dira zaldibiarrak, bart herriko hiru gunetan telefono haria lapurtu baitute. Guztira ia kilometroa luze eraman dute lapurrek, 1.000 metro inguru, hiru tokitatik hartuta. Goizean hasi dira Telefonicaren langileak hariak ordezkatzen, zerbitzua "lehenbailehen" berrezarriko dela azalduz.
Urriaren 31ko gauan izan zen orain hurrena telefono harien lapurreta Zaldibian. Orduan 200 bat erabiltzailek jasan zuten arazoa, plazatik gorantz dauden auzoetan batik bat. Gipuzkoan lapurreta ugari izan zen garai hartan. Herenegun berrekin zioten lapurrek atzera kobrezko hari horiek osteari Aian (Gipuzkoa). Zaldibia izan da bigarren uholde honetan bigarren herria.
Hilabetean Gipuzkoa osoan izan dira gisa horretako lapurretak edo saiakerak. Beasainen bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak orain bi aste, trenbideko biltegietatik 1.200 kilo kable eraman ondoren. Gabirian orain hilabete beste gizonezko bat atxilotu zuten, bizilagun batek abisu eman ondoren. Larunbat batean arratsaldez izan zen saiakera hura, egun argiz, Gabiriako errepide baten ondoan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.