
2007-11-06 | 13:09:32
Azpiegiturak
Lau egunetan bigarren aldiz lapurtu dute telefono haria Zaldibian
Konponketa lanak berriro hasi behar izan dituzte teknikariek
Pasa den asteburuan Zaldibian egin zuten telefono kablearen lapurretak 700 bezero utzi ditu telefono eta internet zerbitzurik gabe. Kalteak konpontzeko lanetan hasita zeudela jakinarazi zuen Telefonica enpresak. Oinarrizko zerbitzu batzutan dagoeneko jarria zuten linea atzo (anbulategian, udaletxean...). Baina bart gauean berriro lapurtu dute kablea Zaldibiako sarreran. Telefonicako langileek gaur goizean ekin diote berriro kablea jartzeko lanei, Zaldibarren baserriaren inguruan, "ahalik eta azkarren zerbitzua berriz martxan jartzeko" asmoarekin. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu zaldibiarrek noiz izango duten berriro ere telefonoa eta interneta erabiltzeko aukera. Bitartean, telefono mugikorren zerbitzua ondo dabilela baieztatu du enpresak. Guztira 700 bezero kaltetu ditu mozketak, eta hauen artean, etxe partikularrez gain, Udala, Kultur etxea edota Lardizabal herri eskola daude, hainbat komertziorekin batera.
zaldibitar bat | 2008-02-20
Coli ez da alkatea
Hegoia | 2007-11-06
Nazkauta nau oaintxe alde guztitan Koli Zalbibiko alkate bezela aurkezten duela aitzen. Kablen kontu honekin, noiznahi azaltzen da irratin, ta beti aurkezten due Zaldibiko alkate bezela, baino hauteskundetan enpatea izan zan Zaldibin, eta zortzi zinegotzi dare, alkateik ez. Koli alkatea bada, Amaia re bai!
Hegoia | 2007-11-06
Nazkauta nau oaintxe alde guztitan Koli Zalbibiko alkate bezela aurkezten duela aitzen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Langileak gaur, kablea jartzen
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.