
2007-11-06 | 13:12:30
Bi atxilotuak aske gelditu dira
Asteburuko kable lapurreta ez da Zaldibian gertatu den aurrenekoa; urriaren hasieran ere antzeko gertakariak izan baitziren herrian. Azken lapurreten harira ordea, bi gizonezko atxilotu zituzten Beasainen, 21 eta 24 urtekoak. Salbatoren atzeman zituzten ustezko lapurrak, kableak garbitu eta kobrea kentzen ari ziren bitartean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau lagun zeuden bertan, baina hauetako bik ihes egitea lortu zuten. Beste biak atxilotuta eraman zituzten. Lapurtutako 2.000 metroko kablearen kobrea saldu izan balute, 10.000 eurotan salduko luketela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Bi atxilotuak, epailearen aurretik pasa ostean aske gelditu ziren. Hala ere, hala eskatzen bazaie berriro pasatu beharko dute epailearen aurretik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.