
2007-11-08 | 11:13:51
Istripua
Zaldibiako ehiztari bat hil da Huescan, trenak harrapatuta
Kotxearekin trenbidea zeharkatzen ari zen, beste lagun batekin, eta trenak jo du ibilgailua
Gaur goizean Huescako Samiter herrian (Aragoi, Espainia) izandako istripu batean Zaldibiako Jose Inazio Irastorza ehiztaria hil da, zihoan kotxea trenak aurrean harrapatu duenean. Ehizera joanda ziren bi lagun, eta 4x4 ibilgailu batekin trenbidea gurutzatzen hasi direnean gertatu da ezbeharra. Trena zetorrela ikusi ez, eta kotxearekin karrilean zeudela jo ditu. Bi lagunetako bat hil egin da, Jose Inazio Irastorza zaldibiarra, eta bestea zaurituta dago.
Goizeko 08:10 inguruan gertatu da istripua, "Canfranero" deritzon trenaren bidean, Huesca-Canfrac ibilbidean. Javierrelarre deritzon inguruko baso-pista batean zihoazen lur-orotako ibilgailu batean bi ehiztariak. Antza denez, eguzkiak parez pare jotzen zien bi ehiztariei, eta eguzki-errainuek eragotzi die trenbidea zeharkatzerakoan trena zetorrela ikustea.
Mikel | 2007-11-08
Ez dut batere begi onez ikusten ehiztarien jarduna, baina gaurkoan, dudarik gabe, besarkada handiena senideentzat eta lagunentzat. Animo!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.