Edukira joan

Goierriko Hitza

Zaldibia
2008ko irailak 8, Astelehena

2007-11-09 | 10:08:38

Musika

Munduko musika eta kulturen topagune bihurtuko da bihar Zaldibia

Gaueko 22:30ean hasiko da Sustraiez Blai musika jaialdia

Musika eta kultura ezberdinek bat egingo dute bihar Zaldibiako Sustraiez Blai jaialdian. Gaueko 22:30ean hasita, nazioarteko eta Euskal Herriko lau taldek joko dute Zaldibiako antzokian. Euskal Herritik, Ja ta Ja talde nafarra eta Makala DJ zarauztarra izango dira. Marseilatik datorren Raļ Na Rap taldeak berriz, Aljeriako Raļ musika eta Reggae estiloa uztartuko ditu. Kartel buru moduan datorrena berriz, Dr.Ring-Ding alemaniarra da, Europa mailan, musika jamaikarrari ekarpenik handiena egin dion artista bezala definitu dute adituek. Kontzerturako sarrerak, 12 eurotan daude salgai Ordiziako Goierriko Baratza dendan eta Beasaingo Irizar kafetegian daude salgai. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, kontzertuan zehar Balear irletarako bidaia bat zozkatuko dute ikusleen artean.

Goieki garapen agentziak, Sustraiez Blai jaialdira joateko autobus zerbitzu berezia jarri du biharko. Bi linea izango dituzte. Aurrenekoa, Lazkaoko Lazkao Txiki zelaitik (eliza paretik) abiatuko da, 21:30ean. Handik abiatuta, Ordiziako tren geltokian (21:45) eta Otegienean (21:50) egingo ditu geldialdiak, Zaldibiara iritsi aurretik.
Bigarren autobus linea, berriz, Beasaingo Antzizar kiroldegitik (21:45) aterako da, tren geltokian (22:00) eta Porteria auzoan (22:05) geldituz. Ordiziako geltokira 22:15ean iritsiko da bigarren linea horretako autobusa, eta Otegienetik (22:30) Zaldibiara abiatuko da.
Itzultzeko ere bi autobus jarri dituzte. Lehen lineakoa (Zaldibia-Lazkao) goizeko 03:00etan aterako da Zaldibiako plazatik. Bigarrena (Zaldibia-Beasain), 04:00etan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Munduko musika eta kulturen topagune bihurtuko da bihar Zaldibia

Dr.Ring-Ding

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.