
2007-11-12 | 14:01:13
Gizartea
Telefono haria martxan da berriz Zaldibian, laugarren lapurretaren ondoren
Bart gaueko 02:00etan izan da azken lapurreta ahalegina
Joan den asteko bi lapurretek eragindako kalteak gainditzen ari zirela, bart gauean berriro lapurtu dute telefonoaren haria Zaldibian. Bertako bizilagun batzuk hedabideetara zabaldu nahi izan dute albistea, laugarren lapurreta dela eta "nazkatuta" daudela esanez. Honenbestez, gaur ere Zaldibiako etxe asko telefono eta internet zerbitzurik gabe egon dira. Hala ere, azken orduetan jakinarazi dutenez, telefonoaren haria berriz jarri dute Telefonicako langileek. Bestalde, Ertzaintzak jakinarazi duenez, azken lapurreten harira jarri zuten alarma sistemak bart gaueko 02:00etan eman die abisua. Patruila bat bertara joan eta kablea berriro ere moztuta zegoela ikusi dute, azken lapurreta izan zen lekutik 300 bat metrora. Lapurrek ihes egitea lortu zuten, baina ez zuten kablerik eramaterik izan.
MCD | 2007-11-12
Gorriz eta berdez jantzita inutillak majinabat buelta ematen dittuzte alper alperrik. Beste batzu izan bazien klabea moztu zuenak dauneko kartzelan eongo zien ta ez berriketako pastelakin. Kontrolak jarri ugeri ta paretan kontra beti berdinek ikusten dittut, herriko gaztek. Harrapa omen zituen kobrezalek ta bi ordua kalen?.... ze katxondeo da hau? Ta telefonikai hilabete bat paube utzi ezkeo ZE PASAKO LITZEKE?
Nazkatuta | 2007-11-12
Telefonicari erantzukizunak eskatzeko garaie da. Aiako Udalak ere antzeko zerbait egin zuela uste dut oain dela gutxi. Bada garaia Zaldibiko alkateak ere erantzukizunak eta kalte-ordainak eskatzeko Telefonicari.
Telefonicako langileak.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.