Edukira joan

Goierriko Hitza

Zaldibia
2008ko abuztuak 7, Osteguna

2008-02-19 | 14:18:35

Politika

Aralarrek bosgarren zinegotzia hartu ondoren, "hautsitzat" eman dute Zaldibiako udal akordioa

EAE-ANVk "iruzurra" egitea eta "adostasunean oinarritutako udala puskatzea" leporatu dio Aralarri

2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan berdinketa lortu ondoren, Aralarrek eta EAE-ANVk "adostasunean oinarritutako udal akordioa" egin zuten. Honen arabera, alderdi bakoitzak launa ordezkari izango zituen, eta erabakiak aho batez hartuko ziren. Zazpi hilabete ondoren ordea, egoerak okerrera egin du, eta joan den ostiraleko udalbatzan, Aralarrek bosgarren zinegotzia hartu zuen. Patxi Aierbek azaldu duenez, hemendik aurrera ere "adostasunaren bila" jarraituko dute, eta bosgarren zinegotzia "bi aldeak ados daudenean bakarrik" erabiliko dute. EAE-ANVk ordea, "iruzurra" egitea leporatu die. "Herriak emandako hitza ez dute errespetatu, eta ustez kontra dauden alderdien legea aprobetxatu dute bosgarren zinegotzia hartzeko".

 

 

Jasotako erantzunak:

24

zer da hau? | 2008-03-20

Aralarrek 435, ANVk 435. Herriak konfidantza biri eman zien, berdin berdin; beraz, biak dute botere berdina eta gauzak erabakitzeko eskubide berdina; ez alkatetza ez 5. zinegotzia ez da inorena, ezta Aralarrena ere. Gainontzekoak, herriaren nahia ez errespetatzea da eta etikarik gabe, oker jokatzea da; gustatu edo ez, botoak hor daude; eta kitto.

23

gazte | 2008-03-14

batasunniei kasurik ez, ez dute parte hartzen, alper batzuk dira eta egoera desblokatu nahi denean lapurrak ohiukatzera irteten dira zoro moduan. Hori da bilatzen zutena, biktimatzat joatea. zoazte pikutara

22

ARKAKA | 2008-03-09

Ez haunat ikusi plenoan, hainbeste mar-marren ondoren.

21

Zaldibiatar | 2008-03-04

Ez iezadazu barrea sortarazi, mesedez. Pleno batera? Zerta? Gaiak landu eta adostasun minimoetara iritsi ordez, jendea iraintzea? Mesedez. Zibilizatuagaoak izango bagiña bai biana fundamentu gabeko pleno hoietara ez naiz ni bela azalduko. Formulak? Ez dute balio gure herri hontan. Ikusi besterik ez dago herritarren aurpegietan.

20

Arkaka | 2008-03-03

Errexa den ZALDIBITAR hik esandakoa esatea; lanerako prest bahago, azaldu hadi hurrengo plenoan. Hire zai egongo gaitun, ze Zaldibi nahi duan jakiteko eta ditugun arazoak konpontzeko ze formula "magiko" daukaan..

19

zaldibitar | 2008-03-03

Joan zaitezte popatik hartzera, bai ANV baita ARALAR udaltaldekoak. Herrian tentsio besterik ez dezute sortu. Nola konponduko degu ba gaztazka hau, 1.500 biztanleko herrixka honetan geure artena lehia bizian gabiltza ta. Esan bezala POPATIK HARTZER BIOK.

18

2008-02-29

ZALDIBIKO UDALA...HERRIA ZUEKIN

17

ZALDIBIAN PUTRERIK EZ DUGU BEHAR!!! | 2008-02-24

ARALARko putreak zaldibiara jaitsi dira. PUTRE guztiei, utzi ZALDIBIA B A K E A N.

16

2008-02-23

Aralar Zaldibiko herri guztiarentzat ari da lanean eta kitto. Hurrengo haustekundetan ikusiko da lortu don ala ez. Egiten ari danari lagundu egin behar zaio edo egiten utzi. Hor zeok koxkea... Beste kontu guztiak alperrik dire.

15

Gauzak argitzeko | 2008-02-21

Aurrenekoa. Gauza bat nabarmendu du behar da Zaldibiko Aralarren kasun. Aralar marka bat da Zaldibin (Aralar, EAJ, EA, PSE-EE eta EBren botoak biltzen dittu), eta Aralarren zerrendan bigarrena (Damian), hirugarren (Oiloa) eta laugarrena (Oto) ez dira abertzaleak. Eta ez nik esaten, haiek esaten dute. Bigarrena. Etxeak egin eta ez egin, ANVk ez du ez dakit zer kondenatzen, herriko komertzioa ez duela babesten ANVk... Ez dakit kontu horik zeinek idatzi dittun, baina sumatzen da Zaldibi ez dola ezautzen. Udala Aralar markaren pean dagoenetik, herria gainbehera dator, komertzioa ixten ai da, gero eta biztanle gutxigo gea (2007ko erroldan 1.451). Beraz, idaztekotan, itxuran idatzi. Ondo segi zazue.

14

ASKI | 2008-02-21

zaldibian ez da ezer egingo, ANV EZ BADA LEGALIZATZEN..... HORI BAI HORI DA LAPURRETEA ZALDIBI HERRIARI

13

ARALAR L A P U R R A !!! | 2008-02-20

Aralarrek 435 boto ANVek 435 boto Aralarrek 5 zinegotzi ANVek 4 zinegotzi HORI ZALDIBIAN LAPURRETA DA ETA NOLA ZALDIBIAN GAUDEN ARALARKOAK LAPURRAK DIRA

12

zaldibitar bi | 2008-02-20

Zergaitik aralarreko bat? Eta zergaitik ez ANVko bat? Aralarko lau legal badaude eta ANVko inor ez. Orduan logikoena ANVko bat artzea litzateke nire ustez. ARALAR FALTSUKERIATAN HARI DA

11

beti | 2008-02-20

Batzuk esaldi guztitan,ETA eta biolentzia sartu behar hori ez det ulertzen.Patxi, beste gauz batzutaz ari die hemen hitzeiten.Ez dizu buruk beste ezertako ematen, ETA eta biolentzie ez dana?Arazo bat dezula uste det.

10

ZALDIBITARR | 2008-02-20

ANV.ERI HERRIA EZ GELDITU LAN EGIN BEHINGOZ!!!!!!!

9

Oker | 2008-02-20

Harrigarrie egiten zait batzuk ze erreztasunez kritikatzen dituen gauzak gaie ezagutu gabe. Zaldibiko kasun, herri politikaz ai bagea beintzet, polemika ez da sortu ez independentziaren ta ezta ETAren inguruan. Keba, keba. Hemen kontua da herriak hauteskundeetan agertutako iritzia nola bideratu udal bat osatzeko. Aralarrek bere garaian gauza batzuk agindu zituen, tartean ez zuela alkatetza hartuko hauteskundeak irabazten ez bazituen. Gero esan zuten adostasunean oinarritutako udal bat egingo zuela, ta erabakik adostasunez hartuko ziela. Ez bata eta ez bestea ez due bete. Hori da benetako arazoa hemen.

8

PATXI | 2008-02-20

ANVek behin eta berriro azaltzen digun zein den bere politika, ezerezarena, ez, ez eta ez denari biolentzia eta ETAri ezik. Animo ARALAR bakoitzak bere ideiak landu eta defentdatu behar ditu, lana ondo egin eta ANVkoek independentziaren ekoizpenaren bide zuzena zuena dela onartzera iristea opa dizuet.

7

Andres-i | 2008-02-20

Hi, enterau ai moteil! Aralarrek etzetuan boto gehio atea, bik 435 bototan berdindu zien. Gainea, bototan irabazi ezen, ez zuela alkatetza hartuko esan zuen. Ta hoire eztue bete. Etzaik eskandalosoa iruituko ez dealako egoera ezautzen, baino hemen esan dienak eta gero ein eztienak ikusita, bastante eskandalosoa iruitzen zatek nei.

6

kaixo | 2008-02-20

ANV-EK EZ DU NAHI GAZTENTZAKO ETXEBIZITZAK ANV-EK EZ DU NAHI AURRESKOLAK ANV-ERI EZ DIO ASOLA KOMERTZIOK IRISTEA ZALDIBI AURRERA

5

Andrés | 2008-02-20

Niri ondo iruditzen zair, Aralarrek bozka gehiago lortu bazituen hauteskundeetan... Ez dut egoera zuzenean ezagutzen, baina ez zait hain eskandalosoa iruditzen.

4

ZALDIBI | 2008-02-20

Bi aldeak ados daudenean bakarrik erabiltzeko bada bosgarren zinegotzia, zertarako hartu duzue? Honen beharrik ez legoke, ados egonez gero. Nik honi usain txarra hartzen diot, ehiago dirudi ados ez daudenean inposatzeko izango dela. Baina noski, nola ba, nola jar dezakegu ARALARren hitza dudatan, beti betetzen dute, hitzeko pertsonak dira,.... Baina orain dela zazpi hilabeteko hitza ain erraz jan badute, laister jango dute oraingo hau ere.

3

BESTE ZALDIBITAR BAT | 2008-02-20

ETA ARALARREK BESTE LEKU ASKOTAN BEZELA HERRITARREN KONTURA PNVREKIN NEGOZIOAK EGIN NAHI DITU, ETA EZ DET USTE ANVk EZER EGIN NAHI EZ DONIKAN, ZATI ARALARREN EINDAKO GAUZA BATZU LEHENDIK PROPOSATUAK ZEUDEN; PNVREN APOPILOAK AZALDU AURRETIK. GAINERA EZ DUTE EMANDAKO HITZA BETE; PUTRE IZATETIK APARTE GEZURTERO GALANTAK.

2

Oker | 2008-02-19

Hemen arazoa ez da ANV, Aralarreko putreak baizik. Hau al da alderdien legearen kontra egotea? Gero nahi duenen aprobetxatzeko?

1

ZALDIBITAR BAT | 2008-02-19

ANV-EK EZ DU ZALDIBIN EZERREZ EGIN NAHI1

Aralarrek bosgarren zinegotzia hartu ondoren,

Zaldibiako udal akordioaren aurkezpena, 2007ko ekainean.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.