Edukira joan

Goierriko Hitza

Zaldibia
2008ko abuztuak 7, Osteguna

2008-03-07 | 19:27:25

Politika

Juan Mari Olano aske geldituko da 30.000 euroko fidantza ordainduta

Ongietorri ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Askatasunak

Juan Mari Olano Amnistiaren Mugimenduko kidea aske geldituko da, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Askatasunak, «Olanoren kontra hartu dituzten errepresio neurri guztiak» salatu nahi izan ditu, orain arte «erabat bakarturik, isolamenduan» izan baitute. 2007ko irailean atxilotu zuten Olano azkeneko aldiz, Donostian aurrez debekatuta zegoen manifestazio batean parte hartzeagatik. Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Olano atxilotzeko agindua eman zuen. Lehendik auzia irekita duen 33/01 sumarioan baldintzapeko askatasunean zegoen, eta delitu haiek errepikatzea leporatu zioten. Ertzaintzak atxilotu ondoren, Soto del Real espetxean sartu zuten. Handik, Segoviara eraman zuten Olano, eta Askatasunak orduan ere salatu zuenez, isolatuta eduki zuten.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

herritar bat | 2008-03-26

Apa juan mari! segi orrela eta ez etsi. i bezelakoekin altsatuko diagu Euskal Herri Independentea. Animo juan mariri eta ezker abertzaleari.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.