
2008-06-27 | 12:39:54
Herri Kirolak
Zaldibian jokatuko da azkenean Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala
Larraitzen egitekoa bazen ere, belarraren egoera txarra dela medio, lekuz aldatzea erabaki dute
Zaldibiako larreetan jokatuko dute igandean Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala. Azken orduko aldaketa bat dela medio, proba ez da Larraitzen egingo, eta Ibarguren baserriko Etxaburuko belardian bilduko dira Gipuzkoako segalaririk onenak. Lau gizonezko arituko dira nor baino nor: Jexuxmari Ormaetxea Urki, Andoni Goikoetxea, Mikel Aranalde eta Arkaitz Arteagak osatzen dute laukotea. Iazko txapelduna, Joxe Gabirondo gazteluarra, ez da aurtengo finalean izango. Igande eguerdiko hamabietan hasita, ordubete inguruko saioa egingo dute eta belar kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du Gipuzkoako txapela.
Joxe Gabirondok irabazi zuen txapela iaz.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.