
2008-06-30 | 13:00:06
Herri Kirolak
Jexuxmari Ormaetxea Urkik jantzi du Gipuzkoako Txapela Zaldibian
Orendaingoak ia ehun kiloko aldea atera zion bigarren egin zuen Goikoetxeari
Pronostikoak bete egin ziren azkenean, eta Jexuxmari Ormaetxea Urkik irabazi zuen Gipuzkoako Sega Txapelketa. Atzo jokatu zen finala Zaldibiako larreetan, eta ia ehun kiloko aldearekin nagusitu zen Urki. Hiru sailkapen proba egin ondoren, lau segalarik lortu zuten finalerako txartela. Ormaetxeaz gain, Andoni Goikoetxea, Mikel Aranalde eta Arkaitz Arteaga ere aritu ziren. Saio ederra egin zuen Urkik, eta erraz nagusitu zitzaien gainontzeko hirurei. Ordubeteko lanean, 2.689 kilo belar ebaki zituen Orendaingoak. Bere atzetik, 94,5 kilo gutxiago ebakita, bigarren postuan geratu zen Andoni Goikoetxea gazteluarra. Hasieratik aurrea hartu zuen Urkik, eta hirugarren saila bukatutakoan Goikoetxea aurretik jarri bazen ere, Orendaingoak buelta eman zion saioari.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.