
Zaldibian jokatuko dute azkenean Gipuzkoako sega txapelketako finala
Zaldibia Larraitzen egitekoak baziren ere, hango larreen egoera behar bezalakoa ez delako Zaldibian izango da finala.
arkaitz apalategi
Zaldibiako larreetan jokatuko da azkenean Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala. Berez Larraitzen egitekoa zen proba, baina hango belarraren egoera egokia ez zela eta, Zaldibiako Ibarguren baserriko Etxaburuko belardian egingo dute. Lau segalari ariko dira nor baino nor, igande eguerdian hasita.
Sailkapen fasean hiru jardunaldi jokatu dituzte denera. Aurrenekoan Andoni Goikoetxea gazteluarra nagusitu zen. Azken bietan, berriz, Jexuxmari Ormaetxea. Horrenbestez, lau segalarik lortu dute finalerako txartela. Jexuxmari Ormaetxea Urki-k, Andoni Goikoetxeak, Mikel Aranaldek eta Arkaitz Arteagak osatzen dute laukotea. Iazko txapelduna, Joxe Gabirondo gazteluarra, ez da aurtengo finalean izango.
Igande eguerdiko hamabietan hasita ordubete inguruko saioa egingo dute, eta belar kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du Gipuzkoako txapela.
Aparkalekuak plazan
Antolakuntza taldetik jakinarazi dutenez proba ikustera joango direnentzat Zaldibiako plaza inguruan jarriko dute aparkalekua. Handik 200 bat metrora dago finala jokatuko den belardia.
Sega Ligako kanporaketa
Bestalde, gaur jokatuko da Almitza sega elkarteak antolatu duen Sega Ligaren hirugarren jardunaldia. Igorren (Bizkaia) bilduko dira, 17:30ean. Herrian bertan izango da saioa.
Momentuz sailkapen orokorrean Gazteluko Gabirondo anai-arrebak dira nagusi. Gizonezkoetan 57 puntu bildu ditu Joxe Gabirondok, Joan Joxe Lizasoren eta Jexuxmari Lasaren aurretik. Emakumezkoetan, 20 puntu daramatza Maria Luixa Gabirondok.
############
finala
Noiz. Igandean, 12:00etan.
Non. Zaldibian, Ibarguren baserriko etxaburuko belardietan.
Lana. Ordubetean, belar kilo gehien nork ebaki.
Aparkalekuak. Zaldibiako plaza inguruan, belarditik 200 metrora.
Segalariak
J.M. Ormaetxea (Orendain).
Andoni Goikoetxea (Gaztelu).
Mikel Aranalde (Gaztelu).
Arkaitz Arteaga (Baliarrain).
############
Aurkezpena
Hitzaro Euskara Elkartearen blogaren aurkezpena
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-12-03
Aurkezpena
Genero indarkeriaren aurkako Ordiziako gizonen plataformaren aurkezpena
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-03
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.