
Jexuxmari Ormaetxeak jantzi du Gipuzkoako sega txapela Zaldibian
Zaldibia Ormaetxeak 2.689 kilo belar ebaki zituen, bigarren gelditu zen Goikoetxeak baino ia ehun kilo gehiago.
erredakzioa
Pronostikoak bete egin ziren azkenean, eta Jexuxmari Ormaetxea Urki-k irabazi zuen Gipuzkoako Sega Txapelketa. Igandean jokatu zen finala Zaldibiako larreetan, eta ia ehun kiloko aldearekin nagusitu zen Urki.
Hiru sailkapen proba egin ondoren, lau segalarik lortu zuten finalerako txartela. Ormaetxeaz gain, Andoni Goikoetxea, Mikel Aranalde eta Arkaitz Arteaga ere aritu ziren.
Saio ederra egin zuen Urkik, eta erraz nagusitu zitzaien gainontzeko hirurei. Ordubeteko lanean 2.689 kilo belar ebaki zuen Orendaingo segalariak. Atzetik, 94,5 kilo gutxiago ebakita, bigarren geratu zen Andoni Goikoetxea gazteluarra. Hasieratik aurrea hartu zuen Urkik, eta hirugarren saila bukatutakoan Goikoetxea aurretik jarri bazen ere Orendaingoak buelta eman zion saioari.
Hirugarren eta laugarren postuen artean lehia estuagoa izan zen. Aranalde aurretik aritu zen, baina bosgarren saila ebakita Arteagak aurrea hartu zion.
Larraizko larreen egoera eskasa zela eta, Zaldibian egin zen proba azkenean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez «segalariek soberan izan zituzten sailak».
Txotxongiloak
'Hari gaineko karabeta' txotxongilo saioa, ikasleentzat
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-12-03
Txotxongiloak
'Obraztsoven onena' txotxongilo saioa, jende guztiarentzat
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-12-03
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.