Edukira joan

Goierriko Hitza

Zaldibia
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-05;GIZARTEA. AHTren kontrako akanpada Zaldibian egingo da aurten

AHTren kontrako akanpada Zaldibian egingo da aurten

Zaldibia Hamar eguneko akanpada egingo dute; ondoren, epe mugarik gabeko «erresistentzia gune bat» sortu nahi dute.

arkaitz apalategi

Abiadura Handiko Trenaren kontrako Asanbladak, Zaldibian egingo du urtez urte antolatzen duen akanpada. Hamairugarren urte honek ordea, berezitasun bat izango du, izan ere, aurtengoak ez du iraupen mugaturik izango. Honen ordez, «AHTren obren erresistentzia gune bat» sortu nahi dute. Hala, Zaldibian hamar egunez egon ondoren, AHTa pasako litzatekeen herrietako batera mugituko dira. «Erresistentzia gune hori Goierriko herri kaltetu batean kokatu eta gutxienez udan zehar mantentzeko asmoa» agertu du Asanbladak. Honekin, Itsasondo eta Ordizia artean egiten ari diren zatiko «obrak gelditzeko ekintzak indartu» nahi dituzte.

Akanpadak funtzionamendu «asanblearioa eta auto-organizatua» izango du, eta ekintza ugari antolatuko dituzte, hala nola: hitzaldiak, eztabaidak, protesta ekintzak, mendi martxak eta festak. Gainera, lehendik AHTren kontra egiten ari diren «erresistentzia ekimenei gehitu zaie». Honela, azpiegituraren kontra ari diren pertsonak ezagutu eta indarrak elkartu nahi dituzte. «Kooperazioan, asanbladan eta antiautoritarismoan oinarritutako antolakuntza moduen bidez, desarroilismoaren zapalkuntzatik at bizi daitekeen gunea ere izan nahi du akanpadak» antolatzaileen arabera.

Zaldibian egingo dituzten hamar egunetarako hainbat ekintza prestatzen ari dira, baina «egitaraua zabalik dago egin nahi dituzuen proposamenak jasotzeko». Garapen eredu honen kontrako borroka, hezkuntza tailerrak edota merkantzien kontsumoan oinarritzen ez diren bizimoduak aztertuko dituzte bertan, besteak beste.

Uztailaren 24an elkartuko dira Zaldibian, akanpadari hasiera emateko.

############

akanpada

Non. Zaldibian.

Noiz. Uztailaren 24tik abuztuaren 3ra bitartean.

Funtzionamendua. Asanblearioa eta auto-organizatua.

Akanpada mugagabea

Abuztuaren 3tik aurrera, AHTak kaltetutako herriren batean «erresistentzia gunea» kokatu nahi dute, epe mugarik gabe.

############

Agenda

Aurkezpena

Hitzaro Euskara Elkartearen blogaren aurkezpena
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-12-03

Lehiaketa

Gabonetako XX. idazlan lehiaketa
URRETXU, Urretxu-Zumarragan - 2008-11-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.