
Zaldibia ðð San Fermin jaien atarian, Zaldibiako udako jardueretan parte hartzen ari diren umeek, txupinazoa bota eta entzierroa egin zuten atzo herriko plazan, zapi gorri, zezen eta guzti.
Zaldibian bota dute txupinazoa
arkaitz apalategi
Zapi gorriak lepoan. Udaletxe parean jendea kantuan, egunkariak eskuan hartuta. Txupinazoa bota eta denak korrika, zezenen atzetik. Zaldibiako plazak Iruñeakoa zirudien atzo, San Fermin jaien berotasunean. Baina Nafarroako hiriburuko jaiak hasteko bi egun falta direla, Zaldibiarrek bota dute aurreneko txupinazoa.
Urteak dira uda partean umeentzako jarduerak antolatzen hasi zirela Zaldibian. Eta urtetik urtera, gero eta ume gehiagok parte hartzen dute uztaileko ekintzetan. «Ia herriko ume guztiek» herritarrek diotenez. Goizero elkartzen dira, eta hainbat joko eta jarduera antolatzen dituzte. Atzokoa berezia izan zen ordea. Uztailaren zazpia gerturatzen ari dela eta, San Fermin festa ospatu zuten. Haur guztiak zuriz eta zapi gorriekin jantzita atera ziren kalera. Udaletxeko balkoi parean jarri eta kantuan hasi ziren denak, txupinazoaren zain.
Behin suzia botatakoan lehertu zen festa. Korrika bizian atera ziren zezenak parean harrapatzen zutenari bizkarra berotzeko asmoz. Gainontzeko umeak korrika, baina aldi berean zezenak zirikatuz eta eskuan zituzten egunkariekin joka. Eta denak plazaren alde batetik bestera korrika.
Benetako San Fermin jaietako entzierroan zaurituak ere izaten dira, baina horretan ere pentsatu zuten Zaldibiako haurrek. Larrialdietarako kamilla ere egin zuten, eta norbait zauritu orduko, han ateratzen zen gazte taldea, kamilla eskuan, euren laguna erreskatatzera.
Uztail osoan zehar ibiliko dira Zaldibiako haurrak udako jardueretan. Hilaren bukaeran berriz, jardunaldi hauei bukaera emateko festa egingo dute. Zaldibiako antzokian bildu ohi dira, haur eta gurasoak, azken ikuskizunean.
Aurkezpena
Urretxuko Udalaren hizkuntza politikaren neurketa
URRETXU, Urretxuko udaletxeko batzar areto nagusian - 2008-12-03
Aurkezpena
Genero indarkeriaren aurkako Ordiziako gizonen plataformaren aurkezpena
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-12-03
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.