
Gailurrerantz mendi elkarteak asteburu pasako irteera egingo du Vignemalera
Zaldibia ðð Larunbatean joan eta igandean itzuliko dira; joan nahi dutenek, gaurkoa dute izena emateko azken eguna.
a. apalategi
Zaldibiako Gailurrerantz mendizale elkarteak Vignemal mendira asteburu pasako irteera antolatu du datozen egunetarako. Larunbat goizeko 07:30ean aterako dira Zaldibiako plazatik. Aurreneko egunean Ossoucko borda eta Bayssellanceko aterpea igaroko dituzte, hiru bat orduko ibilaldian. Bigarren egunerako, berriz, hiru aukera proposatu dituzte, Vignemalera, Pont d´Espagnera edota bietara joateko.
Bidaia horretan parte hartu nahi dutenek gaurkoa dute izena emateko azken eguna. Horretarako elkartekoekin harremanetan jarri eta bidaia ordaindu behar da; 60 euro langileek, edo 40 euro langabeek eta ikasleek.
Festak
Igartza auzoko festak
BEASAIN, Igartza auzunean - 2008-09-07
Zinema
'El caballero oscuro' filma
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-09-07
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.