
Hamabi kantari gaztek Lourdes Iriondo omenduko dute Zaldibian
Zaldibia Iriondoren errepertorioko kantuak joko dituzte kantari gazteek; lau zaldibiarrek parte hartuko dute.
arkaitz apalategi
Duela urte eta erdi hil zen Lourdes Iriondo kantaria omenduko dute bihar hamabi kantari gaztek. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu duen ekitaldi honen bidez, Iriondoren memoria gogoratu eta bere kantak berreskuratu nahi dituzte, kantari gazteen ahotsean. Euskal Herriko bazter guztietatik datozen zortzi kantarik eta lau zaldibiarrek parte hartuko dute bihar gaueko kontzertuan.
«Euskal musika eta kantuaren altxorra berreskuratzea, mantentzea eta hedatzea» da EKEren helburu nagusietako bat. Bide horretan, Lourdes Iriondo kantariaren errepertorioa biziberritu nahi izan dute. «1960-70. hamarkadetako kantari ausart, aurrerakoi eta eraginkorra» izan zen Iriondo, baina «neurri handi batean, berak egindako lan hori guztia isilean geratu denaren arantzarekin gelditu gara», diote kantuzaleen elkartekoek. Ezinegon hori buruan zutela, eta «transmisioaren katea eten ez zedin», bere omenezko kontzertu bat antolatu zuten joan den apirilean, Urnietan. Elkartetik azaldu dutenez, «berak sortu, egokitu edo bildutako kantuak landu ditugu eta kantari berrien esku utzi, eurek beren bizipenetatik ulertu eta eskini ditzaten».
Hamabi kantari
Bihar gaueko kontzertuan, hamabi kantarik parte hartuko dute. Gehienak, Euskal Kantu Txapelketatik pasatakoak dira, baina hauekin batera, lau zaldibiar ere ariko dira kantuan: Marisol Alkaiaga eta Mariasun Mendizabal, Aloña Jauregi eta Abarlotz Olano.
############
kontzertua
Eguna. Bihar, ostirala.
Ordua. Gaueko 22:30ean.
Lekua. Zaldibiako antzokian.
Sarrera. 3 euro.
Kantariak
Aizpitarte anaiak (Zarautz).
Irati Odriozola (Oiartzun).
Jaione Olazabal (Areso).
Garazi Egiguren (Tolosa).
Jone Arruabarrena (Azpeitia).
Maialen Etxeberria (Berastegi).
Ainhoa Ansa (Arano).
Marisol Alkaiaga eta Mariasun Mendizabal (Zaldibia).
Aloña Jauregi (Zaldibia).
Abarlotz Olano (Zaldibia).
############
Ikus-entzunezkoa
'Urdanetaren sekretua' dokumentala
ORDIZIA, Herri antzokian - 2008-09-08
Zinema
'Urdanetaren sekretua' dokumentala
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-09-08
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.