Edukira joan

Goierriko Hitza

Zaldibia
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-18;FESTA. Txamarretxe auzoan festa eguna ospatuko dute bihar

Txamarretxe auzoan festa eguna ospatuko dute bihar

Zaldibia Iluntze partean hasita dantzari, bertsolari eta trikitilarien saioak izango dira; gauean, berriz, herri afaria egingo dute.

a. apalategi

Zaldibiako Txamarretxe auzoan urteroko festa ospatuko dute larunbaterako, biharko. Jai giro herrikoia oinarri hartuta, auzotarrak eta gainontzeko herritarrak elkartu eta lagunartean pasatzeko eguna izango dute. Iluntze partean hasi eta goizaldera arte dantzarien, bertsolarien eta trikitilarien saioak izango dira.

Iztueta dantza taldearen ikuskizunarekin hasiko da festa, iluntzeko zazpietan. Ordu berean irekiko dute toka txapelketan izena emateko mahaia. Txapelketa bera 19:30ean hasiko da. Tarte horretan, aspaldiko ohiturari jarraituz, ardoa banatuko dute auzotarren artean, Arrese jatetxearen eskutik.

Afalordura bitarteko tartea bertsolarien saioak beteko du. Bi goierritar ariko dira kantuan: Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra.

Gaueko bederatzietan auzotarrentzako eta herritarrentzako afaria izango da Arrese jatetxean. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez erosi behar dituzte txartelak, jatetxean bertan. Afalondoan ere bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute gau giroa.

Eguneko egitaraua bukatzeko erromeria izango da, gauerditik aurrera. Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arreba trikitilari legazpiarrek joko dute.

############

biharko egitaraua

19:00. Iztueta dantza taldea.

19:30. Toka txapelketa (izen-ematea 19:00etan).

Ondoren. Ardoa banatuko dute herritarren artean.

20:00. Bertsolarien saioa: Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin.

21:00. Afaria Arrese jatetxean.

Ondoren. Afalondoan, bertsolari eta trikitilarien saioa.

00:00. Erromeria Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariekin.

############

Agenda

Aurkezpena

Urretxuko Udalaren hizkuntza politikaren neurketa
URRETXU, Urretxuko udaletxeko batzar areto nagusian - 2008-12-03

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.