Edukira joan

Goierriko Hitza

Zaldibia
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-27;GUTUNAK. Borondatea

Gutunak

Borondatea

Zaldibiako herrian emakume alargun asko dago, hirurogei bat gutxi gora behera, gehienak egoera ekonomiko kaskarrean.

Behin senarra hildakoan, erdira jaisten zaio soldata emazteari, eta horrek larritu egiten die emakumezkoei egoera. Seirehun eurotik behera jasotzen dute askok hilean. Badaude 500ekoak, 400ekoak, eta baita 300 eurokoak ere. Gehiago jasotzen dugun gizonezkook ez ote dezakegu pixka bat lagundu?

Ez ote genuke 10 bat euro jarriko herriko emakumezkoei laguntzeko? Ea heltzen diogun arretaz gai honi. Aurrezki kutxan irekita dago kontu korrontea zenbaki eta guzti: 2101 0075 06 0022188124. Izen honekin: Zaldibiako emakume alargunei laguntza.

Alargundu berria den Arretxeko Antonio. Eskerrik asko.

Antonio Etxeberria. Zaldibia.

Lenburrek Legazpiko alkatea baztertu du

Lenbur Fundazioa sortzeko protokoloa 1997. urtean hasi zen eta urte horretako azaroan estatutuak sinatu ziren eta Legazpiko Bikuña jauregian ezarri zuen egoitzaÓ (Lenbur Lurralde-Museoa bultzatuz, 2003).

Hala, hasieratik, Lenbur Fundazioaren Kontseilua hainbat karguz edo patronoz osatzen da, eta gerente batek kudeatzen du. Iaz arte, fundazioaren lehendakaritzako postua Legazpiko alkateak bete zuen, horretarako egokiena bera zela iritzita. Alabaina, 2007ko uztailaren 20ko udalbatzarrean ordura arteko irizpidea aldatu, eta erabaki zen, EAJ, EA eta PSEren botuekin, udalaren ordezkariak fundazioan alderdi horietako ordezkariek izan behar zutela.

Helburuak begi bistakoak ziren: Legazpiko alkatea eta bozka gehien lortu zuen alderdia (gaur egun, udalaren kudeaketa daramana, bestalde) fundazioaren erabaki guneetatik apartatzea, nahiz eta udala izan fundazioaren patronoetatik ekarpen ekonomikorik handiena egiten duena, %60.

Hori bai, Lenburrek Ezker Abertzalea aldizka udalaren ordezkari politikoekin egiten dituen bilera informatiboetara deitzen du. Harrigarriro, dena esan behar da, udalean ordezkari politikorik ez daukan PPko zerrendaburua ere bilera horietara gonbidatzen du.

Urtebete pasatu ondoren, Lenbur Fundazioak X. urteurrena ospatu zuen Hernanin, eta bertara joan ziren Kontseiluko kide guztiak, baita Legazpiko hainbat herritar ere, tartean Legazpiko udal ordezkari gorena. Hala ere, Chillida-Lekun egin ziren ekintza guztietan erabat baztertu zuten, hala nola: hitzaldietan, sari banaketetan, omenaldietan, argazkietan... Are gehiago, ekitaldi horretan protagonismo handiagoa izan zuen Hernaniko alkateak Legazpiko alkateak baino.

Horren guztiaren ondoren eta erakusten ari diren jarreren aurrean, Ezker Abertzaleak honako hau salatu nahi du herriaren aurrean:

1. Lenbur fundazioko arduradunen jauntxokeria.

2. Alderdi politikoen isiltasuna.

3. Legazpiko herriari batere onurarik ekarri ez dion ekitaldi arranditsua ordaindu beharra. Onartezina da Lenburren X. urteurrenean Hernani sustatu behar izatea eta ez Legazpi.

Gure herriaren etorkizunean duen eraginagatik, gertatzen ari denari buruzko hausnarketa sakon bat eskatzen dugu.

Eneko Iriondo Eguren. Legazpi.

Agenda

Tailerra

Pentsamendu positiboari buruzko tailerrak
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxean - 2008-11-25

Lehiaketa

Gabonetako XX. krisma lehiaketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-11-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.